XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amodioa duzu arrosaren pare: usaina badu eta ondoan arantze.

Palazio eder bat kantu guztiz idiliko-ironikoan (ez da euririk sartzen, maitea, ateri denean) agertzen den aipamena da, ordea, ezagunena:

Ez dago arrosarik, arantzarik gabe; ez dago amodiorik, maitea, penarik gabe...

Piezatxo eder batek egur hezearekin konparatzen zituen, modu guztiz sentiberatasunez betean, amodioaren gazi-gozoak:


Amodio zer den jakin nahi baduzu,
sutan egur hezea para behar duzu:
sutan egur hezea paratzen baduzu
negarra dariola akituren zaitu.

Ez dago atsedenik eta hodei gabe egunik zeruetan baizik

Luis Luziano Bonapartek Axularren omenez jarritako hilarrian ageri diren hitzak dira:

Pedro Axular Euskaldun izkribatzaileetatik hiztun ederrenari, nik, Luis Luziano Bonaparte euskarazaleak, hau ipini nion: Ez dago atsedenik eta hodei gabe egunik, zeruetan baizik. 1865.

Latinezko esaldi batetik hartua da azken esaldia: est sola in coelo quies, et sine nube dies.

Ez dugu gaur goizeko ihintza

Ez dugu gaur goizeko ihintza, edo ez dugu gaur goizeko kantua: hala esaten zaio gertakizun zaharrari.

Ez dugu onetsiko herrian gaskoinik

Jatorri bereko herriak dira gaskoina eta euskalduna (euskaldunak biak), baina gure tradizioak ondo bereizi ditu historian zehar gaskoi herria eta Euskal Herria.

Akitaniako antzinako euskaldunen ondorengoak dira gaskoinak, hizkuntza eta molde erromanikoak hartu zituztenak, eta gaskoia, berriz, akitaniar erromatartu haien hizkuntza.